2006an burutu zen lehenbiziko edizioan lortutako parte hartze arrakastaren eta aurkezpenen kalitatearen ondoren, helburua foro hau finkatzea da, Herri Administrazioetako kudeaketaren Bikaintasunari buruzko esperientziak eta metodologiak konpartitzeko. Edizio honetan, tokiko, foruko, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko administrazioetako hainbat alorretako kudeaketa jardunbide on zehatzak eta kontrastatuak dituzten arduradunak izateaz gain, herri administrazioko kudeaketak dituen erronkei buruz gogoeta egitera eramango gaituzten kanpoko adituak ere izango ditugu.