Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Modernizazioa eta Administrazio elektronikoa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Egitura eta egitekoak


Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusia

VIII. legegintzaldi honetarako Jaurlaritzaren Programak berebiziko garrantzia eman dio Administrazio eraberritzeari. Hori dela eta, politika hori gauzatzeko eta garatzeko Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusia sortu da.

Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek izango ditu:

a) Herri administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eraberritzeko lanak bultzatu, zuzendu eta garatzea.

b) Administrazio eta Gobernu elektronikoak bultzatu eta zuzentzea, bereziki, zerbitzuen digitalizazioa; eta horretaz gain, Administrazioa eraberritzeko eta Administrazio eta Gobernu elektronikoak garatzeko administrazioen arteko jarduerak bultzatzea.

c) Herritarri argibide eta arreta emateko mekanismo, tresna eta zerbitzu zentralizatua eta bide anitzekoa bultzatu eta garatzea.

d) Arau eta jarraibide arautzaileen proposamenak egitea. Horretarako esparruak honakoak dira: Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eraberritzea, herritarrei argibideak eta arreta orokorra ematea, zerbitzuen digitalizazioa eta administrazio prozeduretan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak aplikatzea.

Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiak, beren egitekoak burutzeko, honako Zuzendaritza hauek izango ditu bere menpe:

 

Azken eguneratzea: 2007/12/18