Lehendakariordetzak hiru Idazkaritza Nagusi ditu, - Lehendakariordetza, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoa, eta Araubide Juridikoa-, eta aurreko egiturarekin alderatuz, oraingoan, Gobernuaren Egitarauak Administrazioaren modernizazioari eskaintzen dion garrantziari erantzuten saiatzen da. Legealdi honetan, eginkizun hau Jaurlaritzaren ekimenaren oinarrietako bat izan denez, beharrezkotzat jo da gai honi buruzko politika sustatu eta garatuko duen Idazkaritza Orokorra eratzea.
Honela, Lehendakariordetzaren Idazkaritza Nagusiak Jaurlaritzaren ekimena koordinatzeko beharrezkoak diren baliabideak jarri ditu; autogobernuaren politika zuzendu, sustatu eta garatuko du; Estatuarekiko eta beste erakundeekiko harremanetaz arduratzen da, honi dagokion transferentzi prozesuarekin batera, eta Lehendakariordetzaren komunikazio eta informazioaren politikaz arduratzen da.
Bestalde, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoaren Idazkaritza Nagusia, aurreko legealdirekiko aurrera pauso garrantzitsua emanez, Administrazioaren hobetze eta eraberritze prozesuaz arduratzen da, eta herritarrenganako arreta zentralizatu eta multikanal batek eskatzen dituen proiektuen kudeaketa sustatzen ari da, administrazio elektronikoarena barne.
Azkenik, Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusia, Administrazioaren Goi mailako Aholku email Zentroa bilakatu da non Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko zentralak ezartzen diren. Dagokion eginkizunen artean, araubidearen barne kontrola, eta epaiketetan Administrazioa ordezkatu eta defendatzea da. Halaber, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa hartzen du bere baitan, eta Tokiko Administrazioari eta Euskal Erakunde Publikoetako antolakuntza eta prozedurari dagozkion eginkizunak gauzatzen ditu.
|