a) Autonomiaren garapena bultzatzea eta aztertzea, ordenamenduan jasotako eskumenen azterketa juridikoa eginez .
b) Jaurlaritzak Estatuarekin, autonomia erkidegoekin edo foru eta toki erakundeekin dituen alde biko edo askoko harreman instituzionalen politika gauzatzea edo horretarako lakindetza ematea.
c) Eskualdaketen politika bultzatzea, koordinatzea eta gauzatzea eta horri buruzko aholkuak ematea, bai Estatuari, bai bestelako lurralde-erakundeei dagokienez.
d) Autonomia Estatutuaren Bigarren Xedapen Iragankorrean eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean aipatzen diren Eskualdaketetarako Batzorde Mistoetan, idazkaritza-lanak egitea.
e) Estatuko Gobernuarekin eta Administrazioarekin edo foru eta toki erakundeekin sortzen diren eskumen-liskarrak aztertzea eta Jaurlaritzari horiei buruzko aholkuak ematea.
f) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.