Zerbitzu Juridiko Nagusia den aldetik, Jaurlaritzaren Goi Mailako Kontsulta Zentroa da, eta berari dagokio bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren kontsulta- eta aholkularitza-lanak egitea, bai administrazio horiek ordezkatzea eta babestea edozein jurisdikzioren aurrean .
Herri administrazioaren jarduerak ikuskatu, ikertu eta horiei buruzko aholkularitza ematea.
Azaroaren 24ko 9/2004 Legean eta bere antolakuntza- eta jarduera-araudian ezarritako moduan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiari atxikitzen zaio, baina honen egitura organikoan sartu gabe, bere aholkulari-lana autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin burutzen baitu.
Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiak harreman-organo gisa jarduten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Datuak babesteko Euskal Bulegoaren artean, otsailaren 25eko 2/2004 Legearen eta urriaren 18ko 309/2005 Dekretuak onartutako bere Estatutuaren arabera.