Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza |
| Titularra: Jose Luis Errekatxo Labandibar |
| DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA) Tlf.: 945018618 Ext. 18618 Faxa945018701 |
| Egitekoak
1.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, Jaurlaritzaren Kontseiluari, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari dagokienez, bai eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren arabera sor daitezkeen gainerako Ordezko Batzordeei dagokienez ere, honako egitekoak izango ditu :
2.– Halaber, honako egiteko hauek beteko ditu Legebiltzarrarekiko harremanei dagokienez:
3.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari atxikita egongo da organikoki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Aldizkari hori argitaratzeko behar diren egiteko tekniko, ekonomiko eta administratiboak gauzatzea dagokio zuzendaritza honi, bertan sartu behar diren xedapenen eta administrazio-egintzen argitalpenen antolapen eta kontrol-lanak burutuz. Honako hauek zainduko ditu bereziki: aldizkarian sartu behar direnen lehentasun hurrenkera eta kasu bakoitzak dituen baldintza formalak bete daitezela, era honetan, Administrazioko organo bakoitzak dituen eskumenak errespetatu ahal izateko. 4.– Zuzendaritza honen eskumena da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako agintarien sinadura legeztatzea atzerrian indarra izan behar duten agiriei dagokienez, legeztapen bakarrari edo apostilari aplika dakizkiokeen legeekin bat etorriz, baldin eta egiteko hori administrazio publikoetako beste organo batzuei eman ez bazaie. 5.– Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako organoek egindako irizpen-eskabideak Estatuaren Kontseilura bidaltzeko aurre-egintzak burutzea dagokio.
|