Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Toki Araubidearen Zuzendaritza

 

Titularra: José María Endemaño Arostegui
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018613 Ext. 18613


Egitekoak

  • a) Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiaren menpe dauden organoen lankidetza eragotzi gabe, administrazioa arrazionalizatzea, hobetzea eta eraberritzearen alorrean emandako jarraibideei behar bezala egokitzeko :

     1) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen alorrean eman beharreko arauak lantzea eta garatzea

     2) Euskal herri administrazioen sailkapen eta egituratze instituzionalerako tresnak eta ereduak lantzea eta proposatzea.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beste administrazioekin edo ente eta erakunde publiko zein pribatuekin sinatutako hitzarmen eta akordioen gordetzaile izatea.
  • c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden edo sortzen diren datu-fitxategietatik izaera pertsonala dutenak antolatzea eta gainbegiratzea.
  • d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki araubideko gaiak ebaztea eta horiei buruzko irizpena ematea.
  • e) Toki araubideko gaietan, koordinazio-lanak burutzea eta arauak egitea.
  • f) Tokiko zereginei eta zerbitzuei buruzko azterketak egitea eta informazioa eta aholkuak ematea.
  • g) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sail eta erakunde autonomiadunen eta Foru eta Toki administrazioaren arteko harremanak eta lankidetza bultzatzea eta horren jarraipena egitea.
  • h) Toki Administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.
  • i) Toki erakundeak elkarrekin biltzeko eta moldatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.
  • j) Uztailaren 28ko 326/1994 Dekretuaren bitartez sortutako Euskadiko Udal Kontseiluan idazkari-lanak egitea.