Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusia

 

Titularra: Joseba Alcalde Amutxategi
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018172 Ext. 18172
Faxa945018701


Egitekoak
  • a) Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeko egitekoetan lehendakariordeari laguntzea.
  • b) Bere ardurei erantzuteko behar duen laguntza eta informazio politiko eta teknikoa ematea lehendakariordeari, bereziki, sailen arteko eskumen-gatazkei eta Jaurlaritzaren legegintza-programaren koordinazioari dagokienez.
  • c) Jaurlaritzaren jardunaren informazio eta segimendurako baliabideen kudeaketa zuzentzea eta koordinatzea.
  • d) Autogobernu eta autonomia garapenaren alorrean, Estatuarekiko eta beste lurralde-erakunde batzuekiko harremanetarako politika zuzentzea eta koordinatzea eta, horretarako, dauden organo mistoetan eskuartuko dute bai eta beren exekuzioan ere.
  • e) Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen alorrean, zerbitzuen transferentziak artikulatzeko politikak proposatzea eta gauzatzea, bai Estatuari, bai lurralde historikoei dagokienez.
  • f) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen antolaketa errazteko eta hobetzeko jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.
  • g) Jaurlaritzak estatuarekin, autonomia erkidegoekin edo foru eta toki erakundeekin alde biko edo askoko harremanak izan ditzan, behar diren politikak bultzatzea eta, horretarako, lankidetzan aritzea, betiere Araubide Juridikoko Idazkaritza Nagusiarekin elkar lanean.
  • h) Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-alorra guztiz garatzeko eta autogobernua areagotzeko mekanismo, eredu eta baliabideak aztertzea.
  • i) Jaurlaritzaren legegintza-programa prestatzea, garatzea eta horren segimendua egitea bai eta Legebiltzarrean izapidetzea ere.
  • j) Jaurlaritzak onartutako egitasmo eta programen egutegia prestatzea, garatzea eta horren segimendua egitea.
  • k) Herri Administrazioaren eraberritze, administrazio elektroniko eta, oro har, arrazionalizatu eta hobetzearen alorreko estrategia koordinatzea.
  • l) Jaurlaritzaren programa garatu eta aplikatzearren sailek gauzatu beharreko jardueren koordinazio orokorrari eta arlokakoari buruzko jarraibideak onartzeko proposamena egitea Jaurlaritzaren lehendakariordeari eta horien exekuzioa ikuskatzea.
  • m) Euskal Herri-Gobernantza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko politika publikoak eraberritzeko eta ebaluatzeko ereduari buruzko estrategiak eta ekintzak diseinatu eta aplikatzeko tresnak eta proiektuak koordinatu, garatu eta bultzatzea.
  • n) Informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatzeko eta garatzeko jarduerak koordinatzea, Eusko Jaurlaritzak onartutako plangintzaren barruan.
  • o) Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren komunikazio eta informaziorako politika burutzea eta harreman publiko eta erakundeekiko harremanen eremuan lehendakariordeak esleitzen dizkion jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
  • p) Jaurlaritzaren eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen egitekoak antolatzea, bai eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluan jasotakoaren arabera sortzen diren gainerako batzordeen lanak antolatzea ere.
  • q) Sailekin batera Jaurlaritzak Legebiltzarrean hartu dituen konpromisoak zenbatean bete diren jagotea.
  • r) Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanetan Jaurlaritzaren lehendakariordeari laguntzea; beharrezkoa bada, halaber, Jaurlaritza ordezkatuko du Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen aurrean.

– Eskualdaketen balioespen ekonomikoari dagokionez, Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusia Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunekin arituko da elkar lanean.
– Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak kontratazio organoari dagozkion eskumenak erabiliko ditu eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren gastua onartuko du.