Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Araubide Juridikoa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa


Honako legea Euskal Autonomia Erkidegoan Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren bitartez gauzatu behar den kontsulta-jarduketa antolatzen du, 187/1999 Dekretuak, apirilaren 13koa, jasotzen duen ereduari indar berria emanez. Aipatutako Dekretu honen bidez organo kolegiatua sortu zen, eta honen helburua administrazioaren jarduketa Legeari eta Zuzenbideari egokitzea da.

Sortu zenetik gaurdaino, aipatutako Batzordeak jarduketa ugari egin ditu legediak gisa honetako organo bati  eskatzen dizkion helburuak, ongi eta behar bezala bermatuz, hau da, autonomia, objektibitatea, inpartzialtasuna eta kalitate teknikoa. Aurreko bost urteetako funtzionamenduaren emaitza positiboak kontutan hartuta, oraingoan organo kolegiatua legez finkatzen da eta behin betiko, formalki Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoen barruan geratzen da. Honela, 1999 urtean sortutako ereduari jarraipena eman eta, oso ugariak izango liratekeen giza baliabide eta ekonomikoak eskatuko lituzkeen erakunde berri bat eratzea ekiditen da.

Aholku Batzorde Juridikoaren kideek estatutu pertsonala dute, non aldaezintasuna, egonkortasuna eta jardueraren jarraipena bermatzen zaien, beharrezkoa duten autonomia goza dezaten. Nahiz eta Administrazioaren Zerbitzu Juridikoari atxikita egon arren, batzordea ez dago horien hierarkiapean ezta zuzendaritzapean ere.

Legea hiru ataletan banatu da (29 artikulu), hiru xedapen gehigarri, lau iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapenetan.

1º Atala: Xedapen Orokorrak arautzen ditu non batzordearen egitura zehazten den (askatasun funtzionala eta organikoa izango du Administrazioaren gainontzeko organoekiko), hartzen duen eremua (Euskadiko administrazio orokorra, Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatea eta nortasun juridiko propioa izan eta lehen aipatu diren horiei atxikita dauden entitate publikoak), eskumenak (legeen aurreproiektuetan -baliabideen banaketaren metodologia eta Aurrekontua onartzen dutenak salbuespen -; Lege Dekretuen aurreproiektuak, e.a.); printzipio gidariak (administrazioaren jarduera Legearekin eta Zuzenbidearekin egokitzen dela bermatzea) eta organo administratiboek lankidetza eskaini beharra.

II Atala: Kideak eta funtzionamendua arautzen du. Organoan kide izango direnen baldintzak zehazten dira, estatutu pertsonala, eskubide ekonomikoak, karguen bateraezintasunaren erregimena, aldibaterako etenaldia  eta funtzio etetea, eta kideen atribuzioak. Kabinete tekniko bat osatzea aurreikusten da. Gainera, funtzionamenduaren oinarriko arauak zehazten dira (deialdiak, quorumak, akordioak, aktak eta boto partikularra).

III Atala: batzordearen prozedura arautzen da. Kontsultak egiteko modua eta unea, ponentziak, izapideen kreditazioa, diktamenak ematea, diktamenen lotesletasunik eza eta erabakiak hartzeko aukerak. Azkenik, kontsulta berria egiteko kasuak, edota hartutako erabakiak eta xedapenak azaltzeko moduak.

Gehigarrizko xedapenek kontsulta-egitekoak diren jarduketak eta jarduketa arruntak bereizten dituzte, eta ondare-erantzukizunari dagokion alorrean kontsulta egiteko kopuru minimoa zehaztu eta beharrezkoak diren egokitze organikoak egiten dituzte

Xedapen iragankorretan berriz, organoaren berriztapena, kideen ordainketaren zenbatekoa eta gauzatzeke diren kontsultei  dagozkien erregimena jasotzen da.

Xedapen indargabetzaileak, 187/1999 Dekretuarenak jasotzen du.

Azken xedapenek, 14/1994 Legearen, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko legearen aldaketa aurreikusten dute, baita arautegi organikoa onartzea eta indarrean sartzearen eguna zehaztea ere.

 

Azken eguneratzea: 2006/03/28