Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prentsa oharrak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/04/22
2008-2010 Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko bigarren plana
Lehendakariordetza

Gobernu Batzordeak 2008-2010 Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko bigarren plana onartu du (PEAGe II). Plana honen helburua zerbitzu eskaintza eraginkorra eta efizientea bultzatzen dituen Administrazio eredu bilakatzea da, alde batetik, eskaera berrien aurrean administrazioaren barne antolaketa egokia bermatuz,  eta bestetik, Administrazioaren maila ezberdinekin batera sare lana antolatuz.

Administrazio elektronikoaren lehenengo Planari esker, Eusko Jaurlaritzak beharrezko tresnak eta baliabideak bereganatu ditu zerbitzuak digitalizatu ahal izateko, izapide elektronikoari euskarria emateko, eta euskal gizarte osoari erantzuteko kanal anitzeko konplexua den sistema martxan jartzeko. 

Halaber, Gobernu osoaren zerbitzura baliabide eta oinarri teknologiko eta metodologikoak ipini ditu, aurrerantzean zerbitzu eraginkorragoen eskaintzaren azterketan aurrera pausoak eman daitezen, beti ere, efizienteagoa eta egoera berrietara egokitzen den barne antolaketa bultzatuz.

Administrazio Elektronikoaren Bigarren planak, 110,9 milioi euroko aurrekontuarekin, lehenengoaren errelebua hartzen du eta VIII. Legeadirako, Gobernuak Koalizio Akordioan onartutako konpromisoari eusten dio. 

Plana berriaren printzipio gidariak ondorengoa ditugu:

Lidergoa. Maila ezberdinetako Administrazioekin Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen lana begi bistan uzten da, guztiek XXI. mendeko gizarteari zerbitzu eraginkorrak eta efizienteak eskaini ahal diezaioten. 

Sare Publikoa. Euskal gizarte moderno eta aurrerakoi baten aldeko zerbitzu publikoen eskaintzan, ahaleginak batuz, eskutik joatearen kultura garatzea eta zabaltzea. 

Administrazio sustatzailea. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren kultura eraldatzea eta zerbitzu publikoen eskaintzan proposamen berrien sustatzaile izatea. 

Balioko zerbitzuak. Gure gizarteari balioko zerbitzuak eskaini eta teknologia berrien erabilera zabaldu, baliabide publikoen etekina  ahalik eta egokiena izan dadin.

Gardentasuna. Etengabeko hobekuntza eta ebaluaketa egitea, zerbitzu publikoen eskaintzaren fase guztietan gizartearen iritzia ezagutuz eta kudeatuz.  

11/2007ko ekainaren 22ko Legearen arabera, Administrazio Publikoen eta herritarren arteko harreman elektronikoa, herritarren eskubidea eta administrazioen obligazioa izan behar du.

Administrazio eta Gobernu elektronikoaren bigarren plana martxan jartzearekin legearen agindua praktikara eramatea suposatzen du, nahiz eta orain arte Jaurlaritzaren ekintzetan aurreikusita zetorren. Horren adibide izan zen Gobernu Kontseiluak 2007ko abenduaren 17an onartutako Dekretua, non baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera erregulatzen den.

Jarduera lerro nagusiak oinarrizko lau egitarauetan banatuko dira eta guztira haien arteko lotura duten hogei eta bi proiektu garatuko dira. Egitarauak eta proiektuak honako hauek dira:

Digitalizazioa, zerbitzu publiko efizientea eskaintzeko tresna gisa.


o Zerbitzuen Digitalizaziorako Plana ezartzeko Proiektua.
o Barne Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana elaboratzeko Proiektua. Hiru digitalizazio proiektu nagusi martxan jartzeko Definizioa. 
o Kontratazio publiko elektronikoaren Proiektua.
o e-Administrazioaren eragina Ebaluatzeko Proiektua.
o Zerbitzuen Katalogo Proiektua.
o Zerbitzu telematikoak kudeatzeko Ereduaren Proiektua.
o Sinadura elektronikoa zabaltzeko Proiektua.
o e-Administrazioaren plataformaren eboluzioaren Proiektua.

- Gizarteari erantzuteko Gobernua.

o Jaurlaritzaren web orriak Interneten Agertze Ereduarekin egokitzeko Proiektua.
o Zerbitzu Berrien Proiektua eta baliabide telematikoetan presentziaren eboluzioa.
o Zuzenean Gizarteari erantzuteko Zerbitzu integrala eta zerbitzu automatizatuen garapenaren epe berriak ezartzeko eta aurretiko informazioa zabaltzeko Proiektua.

- Lanerako antolaketa eta kultura berria.

o Digitalizaziorako Eskuliburuaren azterketa Proiektua: ereduak eta metodologiak.
o Intranet Proiektua: kontzeptuaren azterketa, eszenatoki berriak eta arkitektura teknologikoa.
o Zerbitzu telematikoen eboluzioan oinarrituta, antolaketa ereduen  Azterketa Proiektua.
o Ezagutzaren kudeaketarako Ereduaren Proiektua.
o Administrazio Elektronikoaren araudia Garatzeko Proiektua.
o Administrazio elektronikorako Prestakuntza Proiektua.

- Administrazioen arteko lankidetza.

o Administrazioen arteko elkarlana eta lankidetza.

" Gizarte Segurantzaren diruzaintza Orokorrarekin elkar jarduera.

" Udaletxeekin elkarjardutea: Errolda.
" Foru Administrazioen Ogasunekin elkarjarduera: Zergen gaineko obligazioak.
" Notarioekin lankidetza.
" Jabetza erregistratzaileekin lankidetza.

o Internet-ez edukiak eta zerbitzuak eskaintzeko administrazio arteko Lankidetza Proiektua.
o e-Administrazioaren etorkizunaren Analisia egiteko Proiektua.
o Administrazio Elektronikoaren Eredua Euskal Administrazioetan zabaltzeko Proiektua: Tokiko Agenda Digitalak.

Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Bigarren Plan Estrategikoaren erronka nagusia jarduteko oinarrizko markoa finkatzea da. Alde batetik, Administrazio eta Gobernu elektronikoaren esparruan beharrezkoak diren agente guztien inplikazioa eta jarduera koordinatua lortzearren, eta bestetik, planaren inguruan guzatzen diren ekimenak behar bezala zuzenduz, erronkak eta helburuak modu efizientean betetzearren.