Datuak Babesteko Euskal Bulegoa - Agencia Vasca d

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bulegoa

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabileraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa


DBEBren egitura

DBEBren egitura

DBEBren egitura. honako hauetan dago ezarrita: 2/2004 Legean, urriaren 18ko 309/2005 Dekretuak onartutako Estatutuan eta egitura organikoa garatzen duen zuzendariaren 2005eko azaroaren 28ko Ebazpenean.
 
DBEBren organoak hauexek dira:

  • Pertsona bakarreko organoa: zuzendaria.
  • Kide anitzeko organoa: Kontseilu Aholku-emailea, Legean aurrikusita dagoen bezala.

Hierarkian zuzendariaren mendeko administrazio-unitateak hauexek dira:

  • Datuak Babesteko Erregistroa  eta Teknologia Berriak
  • Aholkularitza Juridikoa eta Ikuskaritza
  • Idazkaritza Orokorra


Zuzendaria

Zuzendariak DBEB zuzentzen du eta Bulegoaren ordezkaria da. Bere barne-eremuan, administrazio-unitate guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzen ditu eta berari dagokio, era berean, DBEBren eginkizunak gauzatzeko behar diren ebazpenak, instrukzioak eta gomendioak ematea.

Askatasun eta objektibotasun osoz betetzen ditu bere eginkizunak; bere jardunean ez dago inongo instrukzioren menpe. Dena dela, bere jardunari buruz Kontseilu Aholku-emaileak egiten dizkion proposamenak aintzat hartu beharko ditu.

Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez izendatzen du lau urterako eta epe hori baino lehenago utziko du kargua, berak hala eskatzen badu edo, aldez aurretik espedientea instruitu  ondoren, Gobernu Kontseiluak kargutik kentzea erabakitzen badu; horretarako, ezinbestekoa izango da Kontseilu Aholku-emaileari entzutea. Kargutik kentzea erabaki ahal izateko, nahitaezkoa izango da bere obligazioen ez betetze larriren bat egitea,  bere lana betetzeko bat-batean ezintasunen bat gertatzea, bateraezintasunen bat egotea edo doluzko delituagatik zigortua izatea.

Goi-karguduna da eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi-kargudunen bateraezintasunen erregimenari lotuta dago.

Gaur egun, Iñaki Vicuña de Nicolás jauna da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren   zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren maiatzaren 11ko 83/2004 Dekretu bidez izendatu zuten zuzendari (EHAA 90.zk., 2004ko maiatzaren 14koa).


Datuak Babesteko Kontseilu Aholku-emailea

Datuak Babesteko Kontseilu Aholku-emailea, 2/2004 Legearen 14. artikuluan aurreikusia, DBEBren zuzendariaren aholkularitzarako kide anitzeko organoa da. 2/2004 Legeak eta DBEBren Estatutuak esleitzen dizkioten zereginak ditu eta antolaketako eta funtzionamenduko bere arauen bidez araenduko da (onarpen-fasean).


Datuak Babesteko Erregistroa eta Teknologia Berriak Unitatea

Datuak Babesteko Erregistroa eta Teknologia Berriak Unitatea 2/2004 Legearen 18. artikuluan aurreikusitako Datuak Babesteko Erregistrora atxikita dagoen Bulegoaren administrazio-unitatea da eta aipatutako Legearen aplikazio-eremuan dauden datu pertsonalen fitxategiak egon badaudela jakinaraztea dagokio. Era berean, datu pertsonalen fitxategiei buruzko araudiaren betearazpena zaintzeko xedearekin, sektorekako ikuskaritza lana eta laguntzaile-sarearen koordinazioa burutuko ditu, datuen babesaren arloan. Beste aldetik, teknologia berriekin zerikusia duten ikerlanak egiteko eta Bulegoaren beraren Sistemen Planaren jarraipena burutzeko ardura izango du. 


Lege-aholkularitza eta Ikuskaritza Unitatea

Lege-aholkularitza eta Ikuskaritza Unitatea. Bulegoaren administrazio-unitate honi dagozkio honako zereginak: batetik, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deusezteko edo horien aurka egiteko eskubideak babestearren, hiritarrek egiten dituzten erreklamazioen prozedurak bultzatzetik eta instruitzetik, eta ikuskaritzako lan zirkunstantzialak egiteko eskumenetik eratorritako funtzioak betetzea eta, bestetik, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako arau-hausterik baden edo ez den jakiteko ezartzen den kontrolaren ondorioz, administrazio publiko, erakunde, entitate eta korporazioen arau-hausteen prozeduretatik eratorritako zereginak betetzea. Era berean, administrazio-unitate honi dagokio txostenak egitea, kontsultei erantzutea eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren barneko aholkularitza juridikoa. 


Idazkaritza Orokorra

Idazkaritza Orokorra da honako lanak betetzeko ardura duen administrazio-unitatea: giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa, kudeaketa ekonomiko-administratiboa, informazio orokorrarekin loturiko funtzioak, Bulegoko gainerakoentzako prestakuntza, agiriak, laguntza eta exekuzio mailako funtzioak nahiz funtzio instrumentalak.